Bergarako bandaren kontzertu berezia ekainaren 26an, erraldoien parte hartzearekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko eka. 22a, 11:45
Bandak Pentekosteetan emandako kontzertua.

2020an, Bergarako Erraldoi Taldeak 20 urte bete zituenean, bandarekin batera –2022an 190 urte bete ditu bandak– kontzertu-dantzaldi berezi bat egiteko asmoa zegoen baina COVIDagatik dena geratu zen bertan behera. Kontzertu hori domeka honetan, hilak 26, emango dute, San Pedro elizan. Aurten 50 urte bete dituzten Elgoibarko gaiteroak ere batuko dira emanaldira.

Kontzertuaren lekua eguraldiaren araberakoa izango da, bandako zuzendari Enrike Txurrukak adierazi duenez: "Jaialdia San Martin plazan egitekoa zen, hori izan baita beti musika eta dantzaren leku naturala. Baina zoritxarrez, egun horretan saskibaloi lehiaketa bat izango da plazan. Beraz, musika eta dantzak, seminarioko patiora eraman beharko ditugu, saskibaloi kantxara... Eguraldi txarra izanez gero, San Pedro elizan egin beharko dugu, gure kontzertuen ohiko lekua ere, frontoia, saskibaloikoek hartuko luketelako".

Kontzertuari dagokionez, pieza gehienek erraldoiekin izango dute zerikusia: "Eskainiko diren piezak erraldoien ingurukoak izango dira gehienak. Bergaran hain ohikoak diren Elgoibarko gaiteroen ezinbesteko laguntza izango dugu horretarako, eta bereziki, Txomin Mujikarena. Gaita eta banda munduak ederki ezagutzen ditu Mujikak, eta dantzaldian eskainiko diren piza guztiak, berak konposatu edo moldatutakoak dira".

Horiez aparte, Jose Mari Gonzalez Bastidaren Erraldoien martxa (Gigantes) joko dute, Alfredo Gonzalez Chirlaque moldatua, eta data hauetan ohitura denez, Miguel Gonzalez Bastidaren San Martzial obra era bai. Gaur eguneko Green Hills Fantasy pieza sinfonikoa ere joko dute.

Kontzertuko egitaraua:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak