Bergara eta Beasain arteko autobideko zorua birgaitzen hasiko dira eguenean

Jon Irizar Aranguren 2022ko eka. 22a, 10:37

Lau milioi eurotik gorako aurrekontua duen Gipuzkoako Foru Aldundiaren proiektuak Ormaiztegi eta Beasain arteko errepide zatiko zorua konpontzea du helburu; ondorioz, autobidearen bailarako tartean ez da obrarik egingo. Eguenean hasiko diren lanek, baina, eragina izango dute A-636 autobideko erabiltzaileengan.

Eguenean hasiko da Bidegi A-636 autobideko 0 eta 5,2 kilometroen arteko zoruaren birgaitze lanen lehen fasearekin. Zehazki, eguen zein egubakoitzean zoruaren laginak hartuko dituzte Beasain eta Ormaiztegi arteko errepide zatian, Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar bidez adierazi duenez, "errodadurako eta tarteko geruzen egoera ezagutu, eta autobideko zati bakoitzean egin beharreko jarduketak zehazteko".

Uztailaren 4an hasiko dira Ormaiztegin zoruaren fresaketa lanak, eta zazpi hilabetez arituko dira Beasainerainoko "autobiaren enborra, bi noranzkoetan, erabat" berritu arte. BEZik gabe, 4.117.295 €-ko aurrekontua du proiektuak, eta Bidegik "autobiaren erabiltzaileek sortutako funtsekin egingo dio aurre inbertsioari".

Ondorioak erabiltzaileengan

Autobidearen bailarako tartean obrarik egingo ez den arren, ondorioak izango ditu errepidea erabiltzen duten debagoiendarrengan. Eguen eta egubakoitzean, esaterako, hainbat errepide zati egongo dira itxita Ormaiztegi eta Beasain artean, Aldundiak errei bat beti irekita egongo dela baieztatu duen arren.

Horrez gain, A-636 autobidean dauden bi zerbitzuguneak ere itxiko dituzte datozen asteetan –data ez dute zehaztu–, eta 3,5 metrotik gorako zabalera duten garraio bereziek ezin izango dute errepide hau erabili.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak