Bergarako Udalak bat egin du UEMAren 'Bertatik Bertara' egitasmoarekin

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko eka. 21a, 19:10

Bergarako Udalak informazio-orriak banatuko dizkie ekimenean parte hartuko dutenei. (Argazkia: J.I.)

Zerbitzu sektorean euskararen erabilera sustatzeko UEMAren ekimena da. Euskal Herriko hainbat herritan jarriko da martxan kanpaina, eta ostalariak, tabernariak nahiz bezeroak euskara gehiago erabiltzea du helburu.

Beste urte batez, Bergarako Udalak UEMAren Bertatik Bertara egitasmoa sustatuko du. Ostalaritzan nahiz tabernetan langileak eta bezeroak euskara erabiltzera animatu nahi dira.

Horretarako, mantelak egin dira eta horietan ostalaritzan askotan erabiltzen diren hitz eta esamolde batzuk agertzen dira sei hizkuntzatan. Bestalde, QR bat agertzen da eta hiztegi bat deskargatzeko aukera ematen du.

Bergarako Udalak jakinarazi du egitasmoan parte hartzera animatu diren ostalariei informazio-orria banatuko diela, "bezeroak ikusteko moduko tokiren batean jartzeko".

Halaber, ostalariei bidali zaien gutunean zerbitzua eskaintzerakoan ahoz ere euskara erabiltzeko deia egin zaie. Horretaz gain, laguntza eskaini zaie euskara erabiltzeko karteletan, menuetan, oharretan eta webguneetan, besteak beste. Horretarako, UEMAra jo dezakete edo Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzura. Informazio gehiago UEMAren webgunean kontsulta daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak