Autobusa antolatu dute Bergaratik ekainaren 25eko Bizikleta Martxaren amaiera ekitaldirako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko eka. 21a, 16:42
Bizikleta martxarako dei egin zuten asteleheneko elkarretaratzearen ostean. Argazkia: Itziar Usandizaga.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren Bizikleta Martxa Donostian amaituko da ekainaren 25ean; Alderdi Ederren egingo diete harrera txirrindulariei 11:30ean eta 12:00etan hasiko dute manifestazioa. "Dei egiten diegu herritar guztiei manifestazioarekin bat egin dezaten". Autobusa antolatu dute Ibargarai geltokitik, 10:00etan. Izena emateko 630 74 81 95 telefono zenbakira deitu behar da.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren Bizikleta Martxa ekainaren 13an hasi zen Donostian eta Euskal Herriko bost herrialde "txalo eta animo ugari" jasota igaro ostean, zapatu honetan, hilak 256, amaituko da martxa Donostiako Alderdi Ederren (11:30). Martxaren aldarrikapen nagusiak honako hauek izan dira: "1.080 euroko gutxieneko pentsio publikoa eskatzea, zerbitzu publikoak pribatizazioaren aurrean defendatzea, eta zaintza eta etxeko lanak gizon eta emakumeen artean partekatzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak