Jaiak asteburuan Bergarako San Juan auzoan, errotak bisitatzeko aukera eta guzti

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko eka. 21a, 15:32
Bergarako San Juan auzoko Elortzabolua baserriko Amaia Zabaleta, errotan; bisitak hilaren 25ean izango dira.

Bi urteko etenaren ostean bueltan datoz Bergarako San Juan auzoko jaiak. Pandemia aurreko ohiko egitarauari bereziki gogotsu heldu diote auzotarrek aurten eta badira nobedadeak: Narbaizabolua eta Elortzabolua baserrietako errotetara bisitak, esaterako. Izena emateko lehenbailehen deitu beharra dago 659 29 79 65 telefono zenbakira –auzotarrek izango dute lehentasuna–.

Kartelean iragarri dituzten ekintzez gain, ekainaren 24an auzoko 80 urtetik gorakoei egingo dioten omenaldiaren ostean (13:15) Alluitz Aznal Azpeitia ere omenduko dute, auzotarrik gazteena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak