Espainiako Txapelketan maila ona eman dute Burdinolakoek

Xabier Urtzelai 2022ko eka. 21a, 09:36
Burdinolakoak eta Rubi taldekoak, elkarrekin.

Espainiako Txapelketan izan dira asteburuan Burdinolako infantil misto kategoriako neska-mutikoak, eta egindako lanarekin pozik bueltatu dira, nahiz eta ez ziren lau onenen arteko lehian sartu. Debagoiendarrek talde indartsuak izan dituzte aurrean.

Lau taldez osatutako bi multzo izan dira bikote mistoen Espainiako Txapelketan. Lehenengo partiduan ez zuten txapelketa nahi moduan hasi, CPL Valladoliden kontra 7-1 galdu zuten-eta. Ezin ahaztu estatuko talde onenetako bat izan zutela aurrean, eta nahiz eta markagailuak erakusten ez duen, etxekoek partidu ona egin zuten. Bigarren partiduan, baina, egoera zuzendu zuten, CH Rubi taldeari 4-2 irabazi zieten-eta. Hirugarren partiduan zegoen lau onenen arteko finalera sailkatzeko aukera, baina hor 2-3 galdu zuten CPC Villarrealen kontra eta azken kanporaketa fasera sailkatzeko aukerek ihes egin zuten.

Bada, 5. eta 8. postuen arteko borrokan lehenengo partidua irabazi zuten Las Rozasekoen kontra (3-2), eta, txapelketako azken partiduan 5. postuan sailkatzea jokoan zeukatenean galdu egin zuten Rubikoen kontra, nahiz eta partidu ona egin zuten. "Estatuko zazpi talde onenen kontra jokatu eta gero Burdinolako gazteek oso maila ona erakutsi dute eta harro egoteko moduko lana egin dute", adierazi dute klubetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak