Gipuzkoako kadete mailako erlojupeko txapelketak 7,2 kilometrotako ibilbidea izan zuen. Elkartutako 70 bat txirrindularik banan-banan egin zuten Antzuolara joan-etorria, San Antonion hasi, AVIA gasolindegitik jarraitu eta Antzuolara iritsi ostean buelta erdia hartuta.
Denborarik onena Danena kirol elkarteko Eñaut Urcareguik egin zuen: 10 minutu eta 35 segundo. Haren atzetik geratu ziren Caja Rural-Ikolan-Beasain taldeko Auritz Mendia eta Ander Gonzalez, lehenengoak baino hamahiru segundo gehiago eginda.