Otaba jaiak itzuli dira Elosura asteburuan

Itziar Larrañaga Sarasola 2022ko ekainaren 20a

Hiru eguneko egitarauarekin ospatu dituzte Elosun Otaba jaiak. Mus txapelketa, triki-poteoa, herri bazkaria eta bertsolariak izan zituzten zapatuan. Domekan, pilota partidua eta meza nagusiaren ostean erretiratuen bazkaria egin zuten, eta jarraian ikusmina sortu zuen pentatloi proba. Andoni Iruretagoiena Izeta eta Xabier Zaldua lehiatu ziren bertan.

Gaur, astelehena emango diote amaiera jaiei. 21:00etan hasiko da auzo afaria eta erromeria, eta ostean, banderaren jaitsierarekin amaituko dira festak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak