Mozart protagonista 'Missa Coronación' kontzertu sinfonikoan

Itziar Larrañaga Sarasola 2022ko eka. 20a, 18:47
'Missa Coronación' kontzertuaren aurkezpen ekitaldia, gaur, Bergaran.

Bergarako Orfeoiak eta Ezoziko Ama Abesbatzak, urteetako tradizioa jarraituz, Bergarako San Pedro parrokian eta Soraluzeko udal pilotalekuan emanaldi bana eskainiko dituzte asteburu honetan. Zapatuan Soraluzen izango da kontzertua, eta domekan Bergaran.

Mozarten bost obra sinfoniko-koral jasoko ditu Aitor Biain Bidartek gidatutako programak. Gaurko prentsaurrekoan azaldu dutenez, kontzertuko bi obra nagusiak Divertimento 138 eta Missa Coronación izango badira ere, bi pieza solte ere entzuteko parada izango da. Lehena Visperetako Laudate Dominum Nere Ibarraren ahotsean, eta La Flauta Mágicako 3.aria (Tamino), Aitor Garitano tenoreak abestuta.

79 parte-hartzaile

Ezoziko Ama Abesbatzako, Bergarako Orfeoiko eta Aequus Ensembleko 50 kantarik eta 25 musikarik parte hartuko dute saioan, eta beraiekin batera jardungo dute Nere Ibarra (sopranoa), Ainara Uribesalgo (altoa), Aitor Garitano (tenorra) eta Karlos Etxaniz (baxua) bakarlariek.

Bi kontzertu

Lehenengo emanaldia, ekainaren 25ean, zapatua, izango da. 20:00etan hasiko da emanaldia Soraluzeko Udal pilotalekuan.

Bigarren saioa, ekainaren 26an, domeka, izango da; 19:00etan Bergarako San Pedro parrokian. Sarrerak 10 euroan salduko dira Bergarako Mujika sastrerian eta Lonbide zapata dendan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak