Mariaren Lagundiko mojak izango dira, beraz, biharko emanaldiko protagonistak. "Urte asko daroatzagu euren jabetzako eraikin baten entseatzen eta askotan utzi digute eliza kontzertuetarako. Beraz, joan aurretik, azken kontzertua eskaini nahi izan diegu", gaineratu du Txurrukak.
Honako hau izango da kontzertuko egitaraua; ohi moduan denetarik, egungo musika eta klasikoa:
-Gluck-en Iphigenie in Aulis operako obertura.
-Bizet-en Pecheurs de perles operako obertura.
-Wesley-en sokentzako bigarren laukotea.
-Gregson-Williams-en The chronicles of Narnia soinu banda.
-Amaitzeko, Guns N' Roses taldearen Sweet child of mine abestiaren bertsio sinfonikoa.