Bergarako Musika Eskolak hainbat ekitaldi egingo ditu bihar eta etzi

Danel Alvarez Davila 2022ko eka. 14a, 16:28

Eguaztenean eta eguenean, Bergarako Musika Eskolaren eskutik hainbat ekitaldi egongo dira. Helduen taldeak eta biolontxelo ikasleek bihar joko dute, eta dantza taldearen txanda hurrengo egunean izango da.

Bergarako Musika Eskolako hiru taldek datozen bi egunetan kontzertuak emango dituzte. Bihar, ekainak 15, 19:00etan, Mariaren Lagundian, aurten sortutako helduen taldeak eta biolontxelo ikasleek egingo dute kontzertua. Eguenean, berriz, Dantzaz beteriko gaua ikuskizuna eskainiko dute dantza ikasleak, 19:30ean, San Martin plazan.

 

Bihar, helduen taldearen eta biolontxelo ikasleen kontzertuak

Aurten sortu den helduen taldea izango da ekitaldiei hasiera emango diena. Xabier Torresek zuzenduta, besteak beste, Benito Lertxundiren Gure bide galduak eta John Lennonen eta Paul McCartneyren She loves you abestiak joko dituzte. Bigarren txanda biolontxelo ikasleena izango da. Bertan, Izaro Irizar, Ainhoa Gonzalez eta Maddi Gabilondo ikasleek eurek ikasitako hainbat doinu joko dituzte.

 

Eguenean, dantzarien txanda

Azkenik, eguenean, Uxue Garitanok, Olai Rodriguezek eta Bergarako Musika Eskolako hari taldeak, Maider Zapirainek zuzenduta, Antonio Vivaldiren Concerto for Two Cellos in G menor. I. Allegro ikuskizuna dantzatuko dute. Ekitaldi hori 19:30ean hasiko da, San Martin plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak