Bergarako San Martzialgo erromeriarako mahaien eta aulkien alokairua, hilaren 15ean eta 22an

Danel Alvarez Davila 2022ko eka. 14a, 12:03

San Martzialgo erromeriarako mahaien eta aulkien alokairua ekainaren 15ean eta 22an egingo da Seminarixoko leihatilan. Gehienez, bost mahai alokatu ahal izango dira, eta mahai bakoitzari, gehienez, zortzi aulki dagokie. Fidantza jarri beharko da.

Uztailaren 3an ospatuko den San Martzial erromeria egunera begira, Bergarako Udalak ohartarazi du herritarrek mahaiak eta aulkiak alokatzeko aukera izango dutela. Ekainaren 15ean eta 22an, biak eguaztenak, 18:00etatik 20:00etara Seminarixoko leihatilan alokatu ahal izango dira. Mahai baten eta zortzi aulkiren alokairu-prezioa 25 euro izango da.

Bost mahai, gehienez; fidantza, materialaren arabera

Hiru mahai edo gutxiago eskatzen dituen pertsona bakoitzak 150 euro jarri beharko ditu fidantza modura. Lau edo bost mahai eskatuz gero, 300 euroko fidantza jarri beharko du. Ezingo dira bost mahai baino gehiago eskatu, eta mahai bakoitzeko, gehienez ere, zortzi aulki eskatu ahal izango dira.

Noiz jaso eta itzuli materiala eta fidantza?

Mahaiak eta aulkiak uztailaren bian jaso beharko dira, 17:00etatik 20:00etara, San Martzialgo zelairako sarreran. Entrega erromeriaren ondoren izango da San Martzialgo puntu zehatz batean, 18:30etik 21:30ak arte. Eskatzaile bakoitzak eskaera egiterakoan Kultura Zerbitzuan eman zitzaion orria eraman beharko du materiala entregatzerakoan, eta han Udalaren zigilua jarriko diote. Materiala denbora tarte horretan jasotzen ez duenak ez du zigilurik jasoko eta, ondorioz, ezin izango du fidantza berreskuratu.

Fidantza jaso ahal izateko, zigilua duen orria entregatu beharko da uztailaren 6an eta 7an, 17:30etik 20:30era, Seminarixoko leihatilan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak