Koldo Eleizalde lehiaketaren aurtengo irabazleek jaso dute saria

Txomin Madina Milikua 2022ko eka. 11a, 16:23

Gaur eguerdian Seminarixoan egindako ekitaldian banatu dituzte Bergarako Udalak antolatzen duen literatura lehiaketaren 37. edizioko sariak. Askotariko generoak landu dituzten 460 proposamen aurkeztu dira aurtengo lehiaketara.

Olatz Pagaldaik eta Sonia Villamorrek gidatutako ekitaldian banatu dituzte gaur eguerdian Bergarako Koldo Eleizalde literatura lehiaketaren 37. Edizioko sariak. Irabazleek eta haien senideek bete duten Seminarixoan izan da sari banaketa, eta ekitaldian zehar irabazletako hainbaten lanak irakurri, errezitatu, kontatu eta abestu dituzte. Izan, urtero bezala, idatzizko zein ahozko literatura lantzen dituzten hainbat kategoria egon dira 37. Lehiaketan ere : ipuin idatziak; poesia; bertsoak; interpretazioa eta kontaketa; eta komikiak.

460 lan inguru aurkeztu dira 37. lehiaketara. “Antzerki eta interpretazio munduan egon den parte-hartzea azpimarratu nahiko nuke: batetik, handiagoa izan delako, eta bestetik, oso ona izan delako. Adin guztietako jendeak parte hartu du gainera”, azaldu du Bergarako Udaleko Euskara zerbitzuburu Estepan Plazaolak.

Sariak banatzeko ardura Herritarren Arloko zinegotzi Ekaitz Aranbarrik eta epaimahaikide lanetan ibili diren Gari Lopez de Munainek eta Maite Toledok izan dute. Azken horrek komikien kategoriara aurkeztutako lanak epaitu ditu: “Komiki multzo handi samarra jaso ditugu. Marrazkia eta gidoia, biak baloratu ditugu, eta asko gustatu zaizkit. Maila ona ikusi dut. Ikusten da harrobia dagoela”. Koldo Eleizalde bezalako lehiaketek literaturarekiko zaletasuna sustatzeko balio dutela gaineratu.

Lan sarituak datorren asteti aurrera egongo dira irakugari https://euskara.bergara.eus/eu/lan-sarituen-liburuakb helbidean.

 

37. Koldo Eleizalde lehiaketaren irabazleak

 

Ipuin idatzia. 1. taldea

Zuhaitz misteriotsua

Lea Alberdi Zubiondo

Neskato sorgina

Ekhi Irizar Martinez

Dotofiren bidaia

Anouk Izagirre

Ipuin idatzia, 2. taldea

Baretxoa baratzean

Aimar Arzelus Agirre

Ane alienigena

Elene Contreras Arakistain

Hontzaren istorioa

Garazi Eizmendi Bardecu

Ipuin idatzia, 3. taldea

Kirikinoaren abenturak

Egoi Etxebarria Garai

Paramoudren misterioa

Maialen Garcia Urbieta

Basoan galduta

Haizea Sanchez Roman

Ipuin idatzia, 4. taldea

1. saria

Lagun bereziak

Maite Errasti de la Maza

2. saria

Bidean aurrera

Julen Badiola Unzurrunzaga

3. saria

Txuri-beltzeko poza

Gorka Moreno Soto

Poesia, 4. taldea

1. saria

Ur azpian

Libe Ugarte Leturia

Ipuin idatzia, 5. taldea

1. saria

Desagertutako semea

Ainhoa Pardina Arenaza

2. saria

Harrabotsak hizpide

Aroa Elortza Payros

Poesia, 5. taldea

1. saria

Amaren mila aurpegi

Lierni Elortza Puyadena

2. saria

Zenbatutako egunak eta egun zenbatuak

Aroa Elortza Payros

Interpretazioa eta kontaketa, 1. taldea

Olentzeroren oporrak

San Martin ikastetxeko HH5eko ikasleak

Asmakizunak eta txisteak

Aranzadi ikastolako HH5eko ikasleak

Interpretazioa eta kontaketa, 2. taldea

Lapiko bete gatz

Ainhoa Rivera Iñarra eta Maren Azkarate Uriona

Aspirinarik ez

Maia Bengoa, Irati Garmendia, Maialen Garcia, Haizea Iturrospe, Sare Larrañaga, Elene Perez

Nork pozoindu zuen Edurne Zuriren sagarra?

Jarduneko antzerki eskola 1. taldea

Interpretazioa eta kontaketa, 3. taldea

1. saria

Eskuak gora

Jarduneko antzerki eskola 3. taldea

Interpretazioa eta kontaketa, 4. taldea

1. saria

Haurra izan nintzen baina…

Jarduneko antzerki eskolako helduen taldea

2. saria

Angiolillo vs. Cánovas

Aranzadi ikastolako batxilergokoak

Bertsoak, 1. taldea

Ea asmatzen duzuen zein emozio den.

Aranzadi ikastolako LH6A gela

Munduan zehar bidaiatzen ari gara.

Aranzadi ikastolako LH6B gela

22. Korrika

Ibai Moncayola/Itzal Mujika

Bertsoak, 2. taldea

1. saria

Ene, oporrak!

Maite Errasti de la Maza

Komikia, 1. taldea

Kontuz frutarekin

Markel Akizu Kortaberria

Pozik ala ez?

Miren Irizar Arzamendi

Marteko aliena.

Iratz Arenaza Etxeberria

Bertsoak, 2. taldea

1. saria

Accacia eta eukaliptoa

Jare Alberdi Hernandez

2. saria

Superpodereak zituen mutil arraroa

June Tabares Alonso

Bertsoak, 3. taldea

1. saria

Benetako aberastasuna

Jon Errasti de la Maza

2. saria

Herrian erosi

Jon Errasti de la Maza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak