Pol Poleko beteranoak Gironan izan dira

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko eka. 11a, 11:21

Ekainaren 4tik gaur arte, Pol Pol mendi taldeko beteranoak, 39 pertsona, Gironako La Garrotxa eta Montseny mendietan ibili dira. Bost mendi irteera egiteaz gain, Girona hirian eta Sante Esteve de Palautorderan ere egon dira. Pentekoste jaiak "modu desberdinean eta naturan" pasatzeko helburuarekin egin dute irteera.

Sant Esteve de Palautorderan, gainera, Bergarako Nartxi Azkargorta eta Esther bere emaztearekin elkartu ziren euren txotxongilo tailer eta espektakulu aretoan. "Zelako barre eta momentu zoragarriak pasatu genituen txotxongilo erakustaldian. Mundiala benetan", nabarmendu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak