Giro bikaina izan dute Bergarako San Martin Agirre herri eskolako egunean

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko eka. 11a, 10:24

Irakasleek, ikasleek eta gurasoek elkarrekin ospatu dute Bergarako San Martin Agirre eskolako eguna. Musika, apar festa, tailerrak, txokolate jana, parrillada... ez da ezer falta izan eta giro bikaina sortu dute guztien artean.

Eskola orduan hainbat ekintza egin zituzten atzo San Martin Agirre herri eskolako ikasleek ikastetxean eta arratsaldean, gurasoekin eta eskolako gainerako lagunekin batera ospatzeko tartea izan zuten. Eskolako komunitateko kideek musika taldetxo bat sortu eta euren emanaldiak girotu zuen arratsaldeko festaren hasiera. Ordurako martxan ziren aurpegiak margotzeko, txapak egiteko edo henna egiteko tailerrak. Apar festan ere pozik bili ziren ume asko. Baita, ume zein nagusi, iluntzean DJ AZ Gaubelarekin dantzan ere.

Udal ordezkariak ere  izan ziren festan. Gorka Artolaz gain, Kristina Markina eta Ziortza Marzan zinegotziak egon ziren. Ospakizunean ondo pasatzeko nahia helarazi zien guztiei alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak