Koldo Eleizalde lehiaketako sari-banaketa egingo da bihar

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko eka. 10a, 09:15

2021eko lehiaketako irabazleak, sari-banaketan. (Argazkia: GOIENA)

Seminarixoa irabazleei emandako gonbidapenekin bete da; ekitaldia 'streaming' bidez jarraitu ahal izango da Bergarako Udalaren kanaletik.

Beste urte batez, lau genero-multzotako lanak aurkeztu ahal izan dituzte parte hartzaileek, eta bakoitza adin taldeka bereizita dauden kategorietan banatu da.

Ipuin-idatzietan, lehenengo eta bigarren kategorietan saridunen artean ez da postuen bereizketarik egin. Alde batetik, Lea Alberdiren, Ekhi Irizarren eta Anouk Izagirreren lanak saritu dituzte; bestetik, Aimar Arzelusena, Elene Contrerasena eta Garazi Eizmendirena.

Laugarren kategorian, irabazlea Maite Errasti izan da, Lagun bereziak izeneko ipuinarekin. Julen Badiolak eta Gorka Morenok eskuratu dituzte bigarren eta hirugarren sariak. Poesian, Libe Ugartek lortu du lehen saria, Ur azpian idatziarekin.

12:00etan, Seminarixoan eta Interneten

Eguerdiko hamabietan emango dituzte 37. Koldo Eleizalde lehiaketako sariak, Seminarixoan. Aretoa beteta dago, baina, zuzenean, streaming bidez jarraitu ahal izango da ekitaldia. Bergarako Udalaren Youtubeko kanaletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak