Erorketak saihesteko osasun tailerra Bergaran

Danel Alvarez Davila 2022ko eka. 9a, 13:19

Bergarako San Joxepe adineko pertsonen elkarteak, Osakidetzaren eta Bergarako Udalaren laguntzarekin, adineko pertsonen erorketak ekiditeko tailerra antolatu du hurrengo asterako.

Hurrengo asteko asteartean, hilak 14, eta ostegunean, 16, 16:30etik 18:00etara burutuko da Bergarako San Joxepe adineko elkarteak Osakidetzarekin eta Bergarako Udalarekin batera adineko pertsonen erorketak saihesteko eta hauen arrisku zein larritasunak ekidin eta osatzeko ekimena, Agorrosingo kirolgunean.

 

Zaurien prebentzioa landuko da hainbat ariketarekin

Eskainiko diren bi saioetan, batez ere, erorketaren arriskuak aztertu eta ekiditeko zahartze-prozesua azalduko da, osasun azterketak egingo dira, elikagai eta janzkera egokiaren garrantzia aipatuko da, jarduera fisiko eta teleasistentziaren onurak zabalduko dira eta ortopedia landuko da hainbat ariketa eta elementuren bidez.


Tailerra egin dutenek aipatu dutenez, "oso interesgarria da", eta antolakuntzatik aditzera eman dute gehienez 20 pertsonako kopurua bete nahi dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak