Eraldaketa sozialerako jaio zen Bergarako Ehundu dinamikak lau saio antolatu ditu ekainerako, UNEDen. Lehen saioa hilaren 14an izango da (17:00): Farapi kooperatibako Nerea Eliasek talde kudeaketarako, antolaketarako eta parte-hartze inklusiborako formazio saioa gidatuko du.
Honako hau da ekainerako antolatu duten programa:
-Ekainak 14, 17.00ean UNEDen: Formazio saioa."Talde kudeaketa, antolaketa eta parte-hartze inklusiborako tresnak" Nerea Elias (Farapi Koop.).
-Ekainak 15, 18.30ean UNEDen: Hitzaldia. Aiaraldea Ekintzen Faktoriako esperientzia ezagutuko dugu Gartzen Garaioren eskutik.
-Ekainak 21, 18.30ean UNEDen: Energia Berriztagarrien Komunitatearen lan saio irekia.
-Ekainak 28, 18.30ean UNEDen: Hitzaldia. "Finantza etiko burujabeak". Hizlaria: Koop57-ko kideak.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.