Soraluce Lau eta Erdiko torneoak baditu finalistak

Xabier Urtzelai 2022ko eka. 3a, 21:00

Finalean izango den Beñat Zubizarreta, ezkerrean, eta Mikel Aranbarri.

Soraluce Lau eta Erdiko txapelketak baditu finalistak, eta astelehenean 19:00etan hasiko duten pilota jaialdian erabakiko da zeintzuk diren aurtengo edizioko onenak. Martitzeneko final-erdietan beñat zubizarretak eta Eneko Labakak egin zuten aurrera.

Soraluce Lau eta Erdikoarenbhamabigarren edizioari onena geratzen zaio, finalak jokatzea. Eta aste barruan jokatutako final-erdietan Beñat Zubizarretak –promes mailan– eta Eneko Labakak –senior mailan– egin dituzte final horietan egoteko merituak. Hala, Bergarako Kirol Elkarteak astelehenerako –ekainak 6– antolatuko duen jaialdian –19:00etan, Udal Pilotalekuan–, promes mailan izango dira aurrez aurre Zubizarreta bera eta Iker
Egiguren.
Eta, tamalez, senior mailan azken orduko batek aldaketak eragingo ditu. Izan ere, berez, Eneko Labakarekin batera Aitor Alduntzinek egon beharko luke finalean, baina aste barruko albistea da Alduntzinek min hartu duela, eta Gaizka Karregal bizkaitarrak jokatuko du haren ordez. "Aitor Alduntzini animo mezua bidali nahi diogu, eskerrak eman txapelketan parte hartu duelako eta ea lehenbailehen kantxetan ikusten dugun", adie- razi dute Bergarako pilota elkartetik.

Ander Muruak, ezin
Joan den martitzeneko final-er
dietan bailarako ordezkari bakarrak hartu ahal izan zuen esku, Ander Murua arrasatearrak. Arrasatekoak, baina, senior mailako partiduan kontrario gogorra izan zuen aurrean, Eneko Labaka. Partiduaren lehen zatian joko oso ona erakutsi zuten biek, bai erasoan eta bai defentsan euren gaitasunak erakutsi zituzten. Hala ere, partiduaren bigarren zatian, markagailuak 22-6 erakusten zuela, Labakak hamar tanto egin zituen jarraian, eta hor lortu zuen finalerako txartela. Promesen mailan, berriz, Beñat Zubizarretak 22-15 irabazi zion Mikel Aranbarriri. Partidu bizia eta azkarra izan zen, saketik eta erasoan tanto asko egi zituzten biek ala biek. Aireko joko ona erakutsi zuten bi pilotariek, baina Zubizarretak lortu zuen finalerako txartela.

Pazkoetako jaialdia, gertu

Martitzenean, hilak 7, pilotari profesionalen jaialdia egingo dute Udal Pilotalekuan. 17:00etan hasita, Elordik eta Bikuñak Zabalaren eta Tolosaren kontra jokatuko dute. Partidu nagusian, berriz, Irribarriak eta Rezustak bikotea osatuko dute eta Ezkurdia eta Martija izango dituzte aurrean. Sarrerak Internetez eros daitezke, Aspe etxearen webgunearen bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak