Bergarako Musika Bandaren emanaldiak Pentekosteetan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko eka. 2a, 17:00

2019ko Pentekosteetan zuzendu zuen aurrenekoz banda Enrike Txurrukak. (Argazkia: GOIENA)

190 urte daramatza musika bandak kaleak alaitzen; ohi bezala, Pobres y alegres-ekin emango die hasiera jaiei.

Ohiko Pentekosteen itzulerarekin batera, bueltan datoz Musika Bandak egiten dituen emanaldiak. Alde batetik, egubakoitzean, Bitorianatxoren jaitsieran, Miguel Gonzalez Bastida zuzendari ohiak sortutako Pobres y alegres martxa joko du; ondoren, kalejiran joango da. Partaide berri askoretzat nahiz Enrike Txurrukarentzat, zuzendari modura, ekitaldi horretan parte hartzen duten aurreneko aldia izango da. Halaber, domekan, kontzertua eskainiko du; Espoloian izango zela iragarrita bazegoen ere Udal pilotalekuan egiteko erabakia hartu dute, euria egiteko aurreikuspenagatik.

'Pobres y alegres'-en sorrera

Martin Gantxegi musikariak, ezizenez Martin Angua-k, doinu bat entzun zuen, eta hasierako esaldia txistuka jardun zuen egun osoan, burutik ezin kenduta. Miguel Gonzalez Bastida orduko bandako zuzendariari kontatu zionean, esaldi horretatik martxa sortuko zuela agindu zion. Martxaren sorrera 1950. urte ingurukoa den arren, Gonzalez Bastidaren seme Alfredo zuzendari hasi zenean, 1987an, hark proposatu zuen martxa hori jaien hasierako martxa moduan. Ordutik hona, urtero jotzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak