Kadete mailan, Edurne Ormaetxea aramaioarra eta Itxaso Askasibar elgetarra lehiatu ziren. Edurnek, 7. postua eta Itxasok 14. postua lortu zuten Euskal Herriko txapelketan. Lasterketa osoan zehar faboritoen tropelean ibili ziren biak ala biak. Bukaeran Ormaetxea bigarren postua lehiatu zuten taldean iritsi zen. Eta Askasibar, lehen urteko kadetea, bigarren tropeltxoan sartu zen.

Ondoren, junior eta elite mailako txirrindularien txanda izan zen. Junior mailan Itxaso Plaza arrasatearra egon zen Bolintxo - Lana ordezkatuz eta Elite mailan, Eneritz Urrutia arrasatearra. 75Km ibilbidean, Plazak, 5. postua eskuratu zuen junior mailan (lehen urteko jubenila da) eta Elite mailan, 7. postua lortu zuen. Biek ala biek, errepidea gogortzen zenean, aurreko taldean egotea lortzen zuten. Bukaeran, Plaza podiuma lehiatu zuen taldetxotik segundo gutxira heldu zen 5. postua eskuratuz eta Urrutia aldiz hamar onenen artean sailkatu zen, denboraldiko errepideko lehen lasterketa zen harendako, gainera. Ondorengo lasterketa ekainaren 4an izango dute Lizarran. Nafarroakoa, Espainiako koparako puntuagarria izango da eta Azpeitian lortutako emaitzekin, ilusioz doaz Lokatza taldeko neskak.