Bergarako Musika Eskolako zuzendari Marije Ugaldek adierazi duenez, Luxenburgon bizitakoa "oso polita" izan da: "5.000 musikari gazte, musika partekatzen. Bergarako Musika taldeak lau kontzertu eskaini zituen herri ezberdinetan eta eramandako euskaldun errepertorioa asko gustatu da. Euritan dantzan, Errefuxiatuena, Euskal medley, Negua joan da ta, Ilargia, Ama lurra, Euskal Rock&Rold. Gure ikasleek gogor egin dute lan Luxenburgora joateko eta emaitza oso ona izan da. Etxera bueltan, nekatuta baino pozik!".
Jarraian, Bergarako eta Oñatiko ikasleen emanaldietako argazki batzuk: