Emakumezkoetan Elorrio eta gizonezkoetan Reala nagusitu dira Alfredo Najeraren omenezko lagunartekoan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko mai. 28a, 15:20

Txapelketa amaieran, jokalariak sariekin.

Lagunarteko txapelketan lortutako dirua Fundame fundaziora bideratuko dute.

Alfredo Najeraren omenezko memoriala jokatu dute gaur Agorrosinen eta Ipintzan. Futbol partiduak baino gehiago izan dira; izan ere, gaurko sarreren dirua Fundame fundazioari emango diote –bizkarrezurreko muskulu-atrofia gaixotasuna dutenei laguntzeko fundazioa–.

Partidu onak

Emakumezkoen mailan, senior mailako kategoriako neskak lehiatu dira: Bergarak Elorrioren aurka neurtu ditu indarrak. Lehenengo zatian aurre hartu dute bizkaitarrek: 0-1 eta 0-2 –penalti bidez–, ondoren etxekoen gola iritsi da; bigarren zatian sartu dute Elorrioko jokalariek hirugarren gola.

Gizonezkoetan, gazteen kategoriako taldeak lehiatu dira: Bergarak eta Realak neurtu dituzte indarrak. Partidu parekatua izan da: etxeko jokalariek ondo eutsi diote Realeko jokalarien kategoriari. Bigarren zatian egindako golari esker nagusitu dira donostiarrak: 0-1.

Jokalari onenen garaikurra

Amaieran sari banaketa izan dute. Kategoria bakoitzeko txapeldunak eta txapeldunordeak garaikurra jaso dute. Horrez gain, partidu bakoitzeko jokalari onenak saritu dituzte: emakumezkoetan Malen Arriolak irabazi du garaikurra, eta gizonezkoetan Ibai Arabaolazak, biak ala biak Bergarako jokalariak.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak