Hain zuzen, martitzenean jokatu zituzten lehenengo finalerdian dagoeneko bi pilotari sailkatu dira final handirako. Promesa mailan, Iker Egiguren azpeitiarrak 22-12 irabazi zion Aitor Lara errioxarrari. Lehen zatia oso parekatua izan zen, hala ere, azken hamar tantoak erreskadan egin eta finalerako txartela lortu zuen gipuzkoarrak. Nagusien mailan, berriz, Aitor Alduntzinek 22-16 irabazi zion Gaizka Karregali.
Jaialdi profesionala 8an
Bestalde, Aspeko pilota jaialdi profesionala ere izango da Bergarako jaietan. Ekainaren 8an izango da jaialdia –17:00etan hasita–, eta oraingoz, Aspekoek baieztatu dute Beñat Rezusta kantxan izango dela.