Mokoloblock, edo kaleko oztopoak gainditzea

Xabier Urtzelai 2022ko mai. 31a, 19:00

Ekainaren 5ean, bergarako rokodromo berriari atseden apur bat emango diote eskalatzaileek, eta lehenengoz egingo dute kaleko boulder txapelketa (18:00). Jai giroan antolatutako hitzordua izango da; hogei laguneko gehienezko muga jarri dute.

"Arrasaten urteak daramatzate jaietan kaleko boulder txapelketa antolatzen, eta pandemia aurretik bertan behera geratu ziren Bergarako jaietarako ere egitarauan prest geneukan halako txapelketa bat. Orain, rokodromo berriaren aitzakiarekin, Udalarekin ere hartu-eman estuagoa dugu, eta ostera ere jaietara begira txapelketa antolatzeko ardura hartu dugu", adierazi du Mikel Uribesalgok.

Hogei lagunendako tokia

Mokoloblock txapelketan gehienez hogei lagunendako tokiaizango da: "Herriko hainbateraikin publikotako hormak ikuskatzen ibili gara eta udaletxean hasiko gara (18:00). San Pedron, Santa Marinan, Txosnagunera ere joango gara... Eskalatzaileek ez dute guk proposatutako oztopoak gainditzeko garaiera handirik hartuko eta koltxonetak eramango ditugu babes neurri moduan, eta musika ere izango dugu une oro. Helburua da jai-giroan arratsalde-pasa ona egitea, eta, eskaladan murgilduta dagoen belaunaldi ezberdinetako jendea batzen
badugu, ba, ederto".
Antolatzaileek argitu dute txapelketako irabazleendako sariak eman beharrean nahiago izan dutela denendako detaile bat prestatu. "Kaleko boulder txapelketako onenak saritu beharrean, nahiago izan dugu rokodromo berriko heldulekuak garbitzeko eskuila txiki batzuk banatu: katu oinendako poltsa bat, jaietako zapia... Denendako egongo da oparitxoren bat". Uribesalgok uste du rokodromo berriak eskalada sustatu duela herrian, eta espero du kuadrilla polita batzea jaietan. Bergarako Udaleko web-gunean eman daiteke izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak