Bergarako Udalaren 2022ko lanpostuen zerrenda, aho batez onartuta

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko mai. 27a, 13:31

Maiatzaren 19an egin zuten ez-ohiko osoko bilkura. (Argazkia: Bergarako Udala)

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko 20/2021 Legea dela eta, aldi baterako lanpostuen azterketa egin da, "egonkortzerako legea betetze aldera hainbat lanpostu egonkortzeko premia ikusi baita".

Ezohiko bilkura egin zuen Bergarako udalbatzak maiatzaren 19an. Bertan, aho batez onartu zen 2022ko lanpostuen zerrenda. Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko 20/2021 Legea dela eta, aldi baterako lanpostuen azterketa egin da, "egonkortzerako legea betetze aldera hainbat lanpostu egonkortzeko premia ikusi baita".

Bergarako Udalak adierazi duenez, azterketa horretan ikusi dute "zerrendan ez zeuden baina estrukturalak diren lanpostuak" daudela, eta, ondorioz, horiek egonkortu behar direla. Hortaz, lanpostuen zerrenda eguneratu egin dute.

Behin onartuta, ekainaren 1erako argitaratuko du Udalak zerrenda webgunean eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta horrekin batera egingo da lanpostuak betetzeko enplegu publikoaren eskaintza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak