Hilerriko aparkalekuan eta Osteta bidean bizikletendako aparkaleku berri bana irekiko ditu Bergarako Udalak, bihar, maiatzaren 27an. Egun osoan zehar egongo dira zabalik. Gune horietako batean, gainera, erramintak eta bizikletak garbitzeko tresnak jartzea nahi ditu Udalak.
Ez dira bakarrak. Iaz, Labegaraietako kirol eremuan ere jarri zuten beste bat. Herri barruko mugikortasuna hobetzea du helburu Bergarako Udalak, "autoen trafikoa murriztuz, eta jasangarritasunean lagunduz".