1956tik piezen mekanizazioan lanean diharduen Talleres Altubek agintarien bisita jaso zuen maiatzeko lehen hamabostaldian. Zehazki, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua eta Aitor Urzelai Inza SPRI taldeko zuzendari nagusi oñatiarra izan ziren bergarako enpresa ezagutzen.
Hainbat helburu izan zituen bisitak. Besteak beste, zuzendaritzan emakumezkoak dituzten enpresa txikiei ikusgarritasuna ematea eta industria 4.0-aren inguruan enpresa ematen ari den urratsak ezagutzea.
Hazten
Zazpi hamarkadara bidean, enpresa bergararrak hazten jarraitzen duela adierazi dute arduradunek; horren adibide, hamar urtetan langileak bikoiztu ditu Talleres Altubek. Horrez gain, tokikoaren garrantzia azpimarratu nahi izan dute, Bergaran "kalitatezko lanpostuak" sortzen jarraitzeko asmoa berretsiz.