Domekan, hilak 29, XXXI. Udaberriko Jaiaren baitako Musika Egunak hartuko ditu Bergarako kale eta auzoak. 11:00etan hasiko da egitaraua auzoetan: Dantza Jira izango da San Antonion, Espoloian eta Munibe plazan; biolin eta tronboi taldeak, Bolun, Egino-Mallea plazan eta Irala kalean; eta Kantu Jira trikitilariekin, Matxiategin eta Fraiskozuri plazan.
Ondoren, 12:30ean, musika eskolako hainbat talde eta abesbatzak kontzertua eskainiko dute San Martin plazan, eta eguna bukatzeko, plaza dantzak izango dira 13:15ean.
Antolatzaileek dei egin diete gaztetxo eta gurasoei "abestera eta dantza egitera animatu" eta ekimenetan parte hartzera.