Euskal Ligan jokatuko du datorren urtean Bergarako gazte mailako taldeak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko maiatzaren 23a

Gazte mailako taldea ospakizunetan, zapatuan, partidua amaitu berritan (Argazkia: BKE).

Asteburu gozoa izan da Bergara Kirol Elkarteko futbol sailarentzat, bereziki gazte mailako taldearentzat. Izan ere, Beti Gazte 0-2 menderatu ostean Euskal Ligan jokatzeko txartela lortu du Bergarako taldeak. Besaingo Loinaz futbol zelaian jokatu zuten gazte mailako finala; garaipenari esker ligako txapeldun izatea lortu dute eta datorren urtean Euskal Ligan jokatuko dute.

Bergarako alkate Gorka Artolak eta kirol zinegotzi Aitor Arantzabalek ondo etorria egin zieten zapatuan udaletxean.

BKEko eta Udal ordezkarien argazkia, udaletxean. (Argazkia: Bergarako Udala)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak