Belar naturalean jokatutako azken partiduan garaipena lortu du Bergarak

Imanol Beloki Unamuno 2022ko mai. 21a, 17:18
Joseba Sarriegi gola sartzen.

Ohorezko Erregionaleko azken jardunaldia jokatu du Bergarak Urolaren aurka, Agorrosinen. Denboraldiari agur esatearekin batera, Agorrosingo belar naturalean jokatutako azken partidu izan da gaurkoa. Gainera, 4-1 irabazi du etxeko taldeak, eta, egun berezia izan da bertan batu direnentzat. Gainera, ohorezko sakea Vanesa Gimbertek egin du, zenbait oroigarri jasoz, eta atsedenaldian ere izan dira beste hainbat kide oroigarriak jaso dituztenak.

Bergara eta Urolaren arteko partidua jokatu da gaur, 12:00etan. Harmailak beteta izan dira, eta beroa ere latza. Hala ere, etxeko azken jardunaldian garaipena nahi zuen etxeko taldeak, eta lortu dute helburua. Izan ere, lehen zatian hiru gol sartu ditu Bergarak, eta bigarren zatian ere erritmo ona mantenduz, 4-1 izan da azken emaitza –Golegileak: Hatrick-a Joseba Sarriegik eta beste gol bat Xabi Aspiazuk–. Partiduan lautik hiru gol sartu dituen Joseba Sarriegik, Bergarako jokalariak, egun berezia izan dela adierazi du: "Denboraldia hala amaitzea ederra izan da. Zaletu asko izan dira partidua ikusten, eta egun berezia izan da. Hurrengo denboraldian zelai berria egingo dute, eta etxean hala amaitzea denboraldia halako emaitzarekin ezin hobeto".

Oroigarriak atsedenaldian

Atsedenaldian, berriz, Pedro Jausorori sari berezia eskaini diote, eta hunkituta jaso du oroigarria. Berarekin batera, mahonero onenek saria ere jaso dute andoni Najerak, Naroa Gullonek eta Oier Arevalillok.

Bergara taldearen agurreko argazkia partidua hasi aurretik (Argazkia: J.A. Migura)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak