Altzairu-fabriketatik galdaketako materialak lapurtzen espezializatutako talde bat desegin du Ertzaintzak

Miren Arregi Amasorrain 2022ko mai. 20a, 15:13

Azken bost hilabete hauetan Bergarako eta Elorrioko industria siderurgikoetan guztira hamaika lapurreta egitea eta beste bi kasutan lapurreta egiten saiatzea leporatuta bi kide atxilotu ditu Ertzaintzak. Beste biri eginbideak ireki dizkiete. Ertzaintzaren iturrien arabera langileen lekua hartuta sartzen ziren instalazioetan, eta enpresako makinak ere erabiltzen zituzten lapurtutakoa furgonetetan sartzeko. Salaketen arabera, lapurtutako burdinazko materialen balioa 176.000 eurokoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak