Kamioi baten eta auto baten arteko istripua gertatu da Bergarako saihesbidean

Itziar Larrañaga Sarasola 2022ko maiatzaren 20a

Istripua gertatu den puntua (Trafikoa.eus)

Ertzaintzak baieztatu duenez, 08:45ak aldera gertatu da istripua, GI-627 errepideko 45. kilometroan. Autoko gidaria anbulantzian artatu eta Debagoieneko ospitalera eraman dute. Errepideko egoerari dagokionez, 09:30erako autoa bazterrera eramanda zuten, baina kamioia kentzeko garabiaren zain jarraitzen zuten, eta horrek auto-ilarak eragin ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak