Bakarkako lanei dagokienez, Noa Lezetak bederatzigarren amaitu zuen eta Euskadiko txapelketarako txartela lortu zuen. Gazte mailan, berriz, Itziar Alberdi izan zen izen propioetako bat. Mazoekin lehen postua eta pilotarekin hirugarrena lortu ostean, bigarren geratu zen sailkapen orokorrean. Senior mailan, Arianna Burgos eta Alicia Etxaniz izan ziren protagonistetako bi; Burgosek lehen postua lortu zuen eta Etxanizek bosgarren postua.
Taldekako lanei erreparatuz, alebin mailako talde batek bigarren amaitu zuen.
