Txaranga Eguna antolatu dute zapaturako, Bergaran

Mirari Altube Arrese 2022ko mai. 16a, 15:20

Rockalean taldea Aretxabaletako jaietan, 2019an.

Txaranga bizitza da lelopean egun osoko egitaraua gertatu du Bergarako Udalak.

Osasun egoerak hobera egin duenean kaleko bizitza berreskuratzearen alde egin du Udalak, eta txarangek sortuko duten jai giroarekin bat egitera deitu ditu herritarrak:  "Negu luzearen nagiak kendu, eta udaberriz jantziko dira Bergarako kaleak, Pentekoste jaietarako prestatuz. Bergararrak bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditu Udalak, harremanak berreskuratzea, jendearekin alaitasuna partekatzera, bizitzera!".

Hona hemen egitaraua:

11:00-14:00:

  • Kittu taldea.
  • Orkestra (12:00-14:00).
  • Artistas del Gremio (11:00-13:30).

14:00-18:00:

  • Gesaltza Txaranga.

18:00-21:00:

  • Rockalean.
  • Deiadar (Angiozarrera 18:00etan eta 19:30ean, berriro herrigunera bueltan).
  • Irulitxa.

Gainera, egun guztian (11:00-23:30) bi food truck egongo dira Seminarioko patioan, eta eserita, mokadutxoa hartzeko aukera izango da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak