Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak antolatu du tailerra Bergarako Udalarekin elkarlanean. Energia modu eraginkorrean erabili eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendioak ezagutzera emango dira. Maiatzaren 26an izango da, 18:00etan, Irizarko Euskaldunberri aretoan.
Energia Argitu ekimenaren baitan kokatzen da tailerra eta, helburua, Gipuzkoako sektore ezberdinei energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da. Parte hartzeko beharrezkoa da maiatzaren 24a baino lehen izena ematea argitu@gipuzkoa.eus posta elektronikora mezu bat bidaliz edo 628532248 telefonora – astelehenetik ostiralera 9:00etatik 18:00etara – deituz. Informazio osagarria www.argitu.es webgunean kontsulta daiteke.
Bertaratzen direnei Energia-aurrezkiari eta eraginkortasunari buruzko aholku praktikoen gida banatuko zaie. Bertan modu erraz eta ulergarrian azaltzen dira energia aurrezteko eta eraginkorragoak izateko baliagarriak diren aholkuak. Herritarrek euren etxeetan energia aurrezteko balio duten ohitura aldaketak zein diren ezagutzeko aukera izango dute.