Atzo eman zitzaion hasiera Maiatza feminista ekimenari, Marina Sagastizabalen Posible al da militantzia eta zaintza uztartzea? hitzaldiarekin. Bihar, berriz, Magma mia! izeneko bakarrizketa egingo du Beatriz Egizabal ipuin-kontalari eta aktoreak Arrano tabernan, 22:30ean hasita. Bakarrizketa horretan, patriarkatuaren ertzak umoretik lantzen ditu lasartearrak.
Halaber, datozen bi asteetan jarraipena egongo da. Alde batetik, Leire Moñux bakarlariak kontzertua emango du maiatzaren 20an, Arrano tabernan. Bestetik, maiatzaren 27an, bertso musikatuekin girotuko dute kartzela zaharra Ane Labakak, Haizea Aranak, Ane Zuazubiskarrek, Aner Euzkitzek, Libe Goenagak eta Jone Igartuak. Ondoren, DJ gaua prestatu dute DJ Txillardegiren eskutik.