Mariaren Lagundiak azoka solidarioa egingo du maiatzaren 21ean

Irma Arabaolaza 2022ko mai. 12a, 11:24

Mariaren Lagundiak lehenengoz egindako azoka solidarioa, 2018an.

Bi urteren ostean, Mariaren Lagundiak ikasturte amaierako urteroko jaia egingo du maiatzaren 21ean, zapatuan. Aurten ere egun berean antolatuko dute azoka solidarioa; 10:00etatik 13:30era Espoloian egongo dira hainbat Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE). Euria egingo balu, ikastolako eremuan egingo litzateke.

Azokaren helburua da gobernuz kanpoko erakundeei euren lana ezagutzera emateko gunea eskaintzea eta salmenten bitartez abian dituzten proiektuetara bideratzeko dirua batzea. Euskal Herrian diharduten hamar GKE inguru bilduko dira; hauen artean, Mariaren Lagundiko FISC erakundea. Batzuek euren berri emango dute, baina, beste batzuek, aurrekoaz gain, produktuak ere salduko dituzte eta tailer ezberdinak eskaini.

Herritar guztiak azokara hurbildu eta parte hartzera animatu nahi ditu Mariaren Lagundia Ikastolak. Bi urteren ostean "gogo handiz" antolatu dute ikasturte amaierako jaia eta azoka solidarioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak