Mariaren Lagundia ikastetxeko hiru ikasle Audi Crea lehiaketako finalean izango dira

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko mai. 11a, 18:28

Maialen Agiriano, Manex Balentziaga eta Lia Aierbe izango dira Audi Crea lehiaketako finalean.

Espainia mailako hamar talde sailkatu dira ekainaren 18an jokatuko den finalerako. Bergararren proiektuak Josizuk du izena eta Maialen Agirianok, Lia Aierbek eta Manex Balentziagak landu dute.

DBH4ko ikasleak dira Agiriano, Aierbe eta Balentziaga, eta arropari bigarren bizitza emateari buruzkoa da Josizuk proiektua. Audi Crea lehiaketako hamar proiektu finalisten artean aukeratu dute.

Lehiaketak proposatutako erronka honakoa zen: "Nola berritu iraunkortasunaren arloan, gure gizartearen eta gure planetaren etorkizuna arriskuan ez jartzeko". Orain arteko fase guztiak gainditu ditu Josizuk proiektuak.

Finala ekainean

Finala non jokatuko den jakitera emateko badago ere egunak ipinita daude. Ekainaren 17an aditu talde bat talde finalista guztiekin egongo da ikasleak komunikazio arloan prestatzeko. Hurrengo egunean, ekainaren 18an, talde bakoitzak bere proiektuaren jendaurreko aurkezpena egin beharko du.

Saria ez da nolanahikoa; izan ere, talde irabazleak Silicon Valley-ra bidaia egiteko aukera izango du "proiektua guztiz garatzeko".

Botoa eman daiteke

Epaimahai batek baloratuko ditu proiektu aurkezpen guztiak, eta balorazio horrek behin betiko notaren %80 suposatuko du. Beste %20 boto bidez lor dezakete parte hartzaileek. Hemen eman behar da botoa, eta garrantzitsua da azpimarratzea egunero eman daitezkeela botoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak