Anna Llenas idazlearen Koloretako munstroa ipuina taularatuko dute Bergarako Musika Eskolako musika eta mugimendu tailerreko 5-6 urte bitarteko ikasleek. Abesteaz gain, instrumentu txikiak ere joko dituzte. Eurekin batera izango dira oholtzan gitarrako ikasleak eta sei laguntzaileak. Zuzendaritza lanetan, berriz, Eli Mendiaraz eta Cristina Larrañaga irakasleak arituko dira. Mendiarazek adierazi duenez, emozioak lantzea da proiektu honen helburua.
Ikuskizuna, egubakoitzean, arratsaldeko 18:00etan izango da, Seminarioan.