2020an ziren ospatzekoak baselizaren 200. urteurrena, baina bi urte atzeratu behar izan dute ospakizuna. 1974an frantsesekin izandako Konbentzio Gerran Kanpanzar inguruan zegoen aurreko ermita eraitsi ostean, 1820. urtean ireki zuten egungo San Migel Monte baseliza –urte bat lehenago hartu zuten berriz eraikitzeko erabakia–. Angiozarko Goimendi auzoan, Gontzarri Gainekoa, Lasarte eta Zuoleta baserrien artean kokatu zuten eliza berria.
Pandemiaren eraginez 200. urteurrenaren ospakizuna bertan behera utzi ostean, bi urte geroago "beharbada borobilagoa" den urteurrena ospatu dute: San Migel Montek 202 urte bete izana.