Bergarako eskaladari bultzada ematen lagunduko dion kirol instalazioa du labegaraietako kiroldegiak, eta atzo txapelketa batekin egin zuten estreinaldia. Izan ere, Pol-Pol mendi astearen barruan txapelketa antolatu zuten: "Herri mailako txapelketa izan zen, ez genuen apartekorik egiteko asmorik baina oso giro ona izan zen eta Pol-Poleko lagunek ekarritako zenbait opari ere zozketatu genituen. Guztira 30 bat lagun ibili ziren eskalatzen, eta gustura geratu gara. Pena da hemen ez dagoela Aretxabaletan moduan txapelketak ikusteko lekua, ez dago harmailarik, baina rokodromoa txukun geratu da".