Iker Intza Ortiz de Zarate (Bergara, 1987) administraria eta finantza-arloetako aditua da, eraikuntza eta obra zibileko kargu politikoetan jardundakoa, besteak beste, Bergarako Udaleko Hirigintzako eta Obra eta Zerbitzuetako batzordeetako kide bezala.
Eusko Alkartasunak sortu berri duen EAren Gipuzkoako Lurralde Batzordeko kide izango da hemendik aurrera. Batzorde horren helburua “Gipuzkoak erronka demografikoari bi aldeetatik aurre egitea" izango da. Mikel Arreigorrek adierazi duenez, "alde batetik, gure adinekoei bizitza duina bermatu nahi diegu, gizarte-zerbitzu gehiago eta hobeekin, EAJk egin ohi dituen murrizketa eta pribatizaziorik gabe”.
Gazteek bizi-proiektu bat garatzeko bermeak izatea ere aipatu du: "Horretarako laneko prekarietateari amaiera eman behar zaio eta alokairuaren gehiegizko prezioari aurre egiteko benetako neurriak hartu". Gogoratu du Gipuzkoa dela Estatuko metro koadro bakoitzeko preziorik garestiena duen lurraldea: "Gipuzkoako gazteek ia ezinezkoa dute emantzipatzea eta Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun bezalako programek porrot egin dute”, gehitu du Mikel Arreseigorrek.