Biharko kontrario Hondarrabik Bergaran kontra jokatutako bi partiduak irabazi ditu eta oso talde teknikoa eta maila haundikoa da. "Bidasoako hirugarren taldea da eta bertako harrobiko jokalariak dituzte. Defentzako lana izango da partiduaren emaitza markatuko duena. Bergarako taldeak aurreko asteburuan Egiaren kontra puntu bat atera eta gero, puntu hauen beharra du liga lasai amaitzeko".