Fernando Cobos: "Lasterketan ezinbestekoa da txakurrak ondo tira egitea"

Xabier Urtzelai 2022ko mai. 6a, 20:11

Fernando Cobos eta 'Luko' txakurra, aste barruan Bergaran.

Txakur krosetan hamarkada bat baino gehiago badarama ere, asteburuan Frantziako Pledran (Bretainia) herrian jokatu duten Munduko Txapelketan lortutako zilarrezko domina da Fernando Cobosek (1959), Luko txakurrarekin batera, orain arte egin duen lorpen handiena. Mimoz prestatu du txapelketa hori, eta bidelagun ona izan du horretarako, 2015ean mushing-ean munduko txapeldun izan zen Itoitz Armendariz eskoriatzarrarekin batera entrenatu da-eta Araban.

Non gorde duzu zilarrezko domina?
Kajoi batean dut, dagoeneko beste mordoxka batekin nahastuta; ja, ja, ja.

Eta Luko txakurrak izan zuen aparteko saririk?
Bapo jan zuen, eta atseden hartu zuen gero. Hori da txakurrarendako sari onena.

Espainiako Txapelketan eta Kopako probetan lortu duzu munduko txapelketarako txartela.
Bai; gurea neguko kirola da, eta Espainian egiten dituzten lauzpabost lasterketetan jokoan egoten diren puntuei esker sailkatzen zara Europako eta munduko txapelketetarako. Hala, Espainiako txapelketan zazpigarren izan naiz beterano mailan, eta horri esker izan naiz asteburuan Frantzian, Espainiako selekzioarekin batera. Konfirmazioa falta zait, baina uste dut dagoeneko Europakorako sailkatu naizela jada.

Espainiako txapelketan, baina, beteranoen mailan multzo handia batzen zarete.
Bai; banuen nire adinekoekin lehiatzeko gogoa... Espainiako txapelketan beterano guztiak Master 1 kategorian sartzen gaituzte; alegia, 39 urtez gorako guztiak beteranoak dira, eta ez da bereizketa gehiago egoten. Pentsa, nik 63 urte ditut eta oso lehiakide gazteak izaten ditut ondoan... Eta, hala ere, zazpigarren sailkatu naiz aurten; hortaz, ezin naiz kexatu. Baina bai, Plerdran Master 3 kategorian lehiatu nintzen; hau da, 59 urtetik gorakoen multzoan izan nintzen. Horrenbestez, lasterketa justuagoa izan zen. Gure kategorian hamar lagun irten ginen,eta lasterkari belgikarrak, txekiarrak, italiarrak, frantziarrak-eta zeuden tartean.

Eta nor izan zen, bada, irabazlea?
60 urte dituen eskoziar bat, orain ez dut izena gogoan. Alpeetan bizi da eta makina hutsa da, sekulako sasoia daukan tipoa. Hogei bat segundoko tartea ate- ra zidan eta nik beste hiru segundo atera nizkion hirugarrenari. Egia esan, podiumera igo ginen hiruron artean lasterketa lehiatua egon zen.

Lasterketarako muntaia galanta egin dute, ala? Sekulakoa izan da... Frantziarrak
halako gauzetarako besteok baino koska batzuk gorago daude.Guztira, 500 kirolarik hartugenuen esku, kirol jarduera ho-netan modalitate asko daudeeta: txakur krosa, patinekin,bizikletekin... Eta mila ikusle baino gehiago egongo ziren zirkuituan zehar lasterkariak animatzen. Sekulakoa izan da.

Zelako lasterketak izan ziren?
Guk zapatuan eta domekan izangenuen lasterketa. Berez, zazpikilometroko zirkuituan ibilibehar genuen, baina bero egitenzuen eta halako tenperaturekintxakurrek asko sufritzen dute.Hala, araudia oso zorrotza da, txakurren osasuna da lehentasuna, eta ibilbidea 3,7 kilometrora murriztu zuten. Bada, pentsa, oso lasterketa azkarrak izan ziren, esprintekoak.

Halako lasterketetan kilometroa ze erritmotara egiten duzue?
Frantzian kilometroa 3.20ra egingo genuen, baina zirkuitua lokaztuta zegoen. Aurten, Madrilen izandako lasterketa batean kilometroa 3.06ra egin genuen.
Hori abiadura handia da. Non dago gakoa txakurrarekin batera horren azkar korrika egiteko?
Txakurrak ondo egin behar du tira, eta korrikako erritmoan bat egin behar duzu txakurra-
rekin, talde lana da. Bestalde, entrenamendu saio batzuk txakurrarekin egiten ditut, eta beste batzuetan bakarkako saioak egiten ditut. Alegia, kilometro bateko serieak egiten ibiltzen naiz... Norberak ondo egon behar du, baina txakurra ezinbestekoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak