Paper-fabriketako hondakinak tratatzeko Larramendiko industriagunean aurreikusita dagoen plantaren aurkako ekintzei ekin die Larramendiko Arnasa taldeak. Atzo informazio-orriak banatu zituzten Irala eta Kruz Gallastegi kaleetan. Datorren asteetan beste kale eta auzo batzuetan gauza bera egiteko asmoa dute; Boluan, Angiozarren, Osintxun... Inguruko herrietan ere ekintzak aurreikusi dituzte, eta ekainaren 19an bailara mailako manifestazioa egingo dute ekainaren 19an.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.