1974an Frantsesekin izandako Konbentzio Gerran Kanpanzar inguruan zegoen aurreko ermita eraitsi ostean, 1820. urtean ireki zuten egungo San Migel Monte baseliza –urte bat lehenago hartu zuten berriz eraikitzeko erabakia–. Angiozarko Goimendi auzoan, Gontzarri Gainekoa, Lasarte eta Zuoleta baserrien artean kokatu zuten eliza berria.
Pandemiaren eraginez 200. urteurrenaren ospakizuna bertan behera utzi ostean, bi urte geroago "beharbada borobilagoa" den urteurrena ospatuko dute maiatzaren 8an, domekan: San Migel Montek 202 urte bete izana.
Egitaraua
Hala, ohiko elizkizunaren bueltan Durangoko Begi Argiak Abesbatza gonbidatu dute, eta bertaratzen direnek sabela betetzeko eta eztarria bustitzeko aukera izango dute.
- 12:00 - Meza Durangoko Begi Argiak Abesbatzarekin
- Meza ostean - Begi Argiak Ganbara Abesbatzaren emanaldia eta luntxa