Zientzia gizartera hurbiltzeko lehiaketa da Jot Down. Iaz hasi zen Laboratorium Museoa ekimenean parte hartzen. "Zientzia kulturaren parte da, eta hobeto informatutako herria herri askeagoa dela; horri gehitu behar zaio zientzian gehien inbertitzen duten nazioek epe ertainean konpentsazio argia lortzen dutela inbertsio horrengatik", azaldu du Rosa Errazkin Laboratorium Museoko arduradunak.
Lau modalitate ditu lehiaketak (argazkigintza, ilustrazioa, saiakera eta narratiba), eta aurtengo gaia ikusezina da. 1.000 euroko lau sari emango dira; bata, zientzia-dibulgazioko saiakuntzaren kategoriarako; bestea, zientzia-fikziozko narratibaren kategoriarako; hirugarrena, zientzia-ilustrazioaren kategoriarako; eta laugarrena, zientzia-argazkigintzarako. Lanak 2022ko maiatzaren 15eko 14:00ak arte aurkeztu ahalko dira. Hemen oinarriak.