Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduak esandakoekin bat egin dute Bergarako pentsiodunek, eta eskatu 1.080 euroko gutxieneko pentsioa bermatzea EAEn, egungo gutxieneko pentsioa osatuz kopuru hori arte. Horretarako beharrezko partida bat bideratzea gobernuak 2023ko aurrekontuetan ere eskatuko dute.
Maiatzaren 12an, 11:00etan elkartuko dira Gasteizko udaletxeko plazan eta handik legebiltzarrera joan. Bergaratik autobus zerbitzua izango da, eta 09:30ean irtengo du horrek geltokitik. Izena aldez aurretik eman beharko da honako telefono zenbakira deituta: 630 74 81 95.