Bergarako Musika Banda Bolura itzuli da

Eneko Azkarate Laspiur 2022ko maiatzaren 1a

Berezia izan da Bergarako Musika Bandaren maiatzeko emanaldia. Izan ere, Boluko frontoian eskaini du kontzertua –bigarren aldiz, iazko iraileko San Martin jaien ostean–, ohiko duen Udal Pilotalekuaren ordez.

Tronpetek eta perkusioak hartu dute protagonismoa, sei piezaz osaturiko errepertorioan. Enrike Txurrukak zuzendutako bandak sasoi betean dagoela erakutsi du beste beste behin. Azken doinuak ikus eta entzungai: Pablo Sorozabalen Katiuska-ren azken zatia, amaiera modura. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak